Serigrafia polikarbonatoan

Polikarbonatoa oso gogorra da, ez da zaharkitzen eta uhin ultramoreak jasaten ditu.

Kalitate optikoa eta hotzean tolestea dira azpimarratzekoak. Material zurrun zein malguetan inprimatzen dugu. Kolorea eman, trokelatu eta ehundurak gehitu ahal ditugu.

Materialok erabiltzen dira, besteak beste, karatulak, makinen azalak, sakagailuak, argiztapen-panelak, segurtasun-beirak, standak eta erakustokiak fabrikatzeko.