Sublimazioa

Sublimazioa izeneko teknikarekin, paper berezi bateko tinta transferitzen da nahi den euskarrira, zurruna zein arropa, beroa aplikatuz. Irudia material berrian inprimatuta geratzen da.

Halaber, serigrafiaren teknikarekin ere egin daiteke, sublimazio-tintekin.

Bere ezaugarri nagusia da materialean markatu ahal dela zuzenean, txantiloirik (serigrafian fotolito deitzen dena, eta, inprimaketen arloan, klixea) erabili beharrik gabe.

Beste abantaila bat ere badu: serigrafia eta inprimaketa digitala heltzen ez diren lekuetan inprimatzea ahalbidetzen du.

Darabilen teknologia arruntagoa da; hori dela eta, prozesu honen kostua txikiagoa da.

Ehun-aplikazioa beti izaten da poliester gainean, edo konposizioan poliester proportzio handia duten ehunetan. Prestatzeko prozesua transferrekoaren oso antzekoa da, baina kasu honetan markaketaren emaitza materialean inpregnatuta geratzen da eta ukituta ez da nabaritzen. Beste material batzuen kasuan, esate baterako, zeramikan, emaitza berbera da, ukituta ia nabariezina da. 

Erabiltzen den teknologia sinpleagoa denez, prozesu honen kostua txikiagoa da. Serigrafiako teknikaren bidez ere egin daiteke sublimazio-tintekin.

Sublimazioa
Sublimazioa
Sublimazioa
Sublimazioa
Sublimazioa formato txikian
Sublimazioa formato txikian