Kirol-arropa

Markak, klubak, gimnasioak, elkarteak, enpresak... Denek islatzen dute beren irudia kirol-jantzi eta -osagarrietan, eta gero eta arreta handiagoa jartzen dute pertsonalizazioaren xehetasunetan. Kirol-ehunak edo ehun teknikoak markatzeko, ondo ezagutu behar dira horien ezaugarriak, eta estanpazioetan esperientzia luzea ere bai. Ehun, teknika eta tinta bakoitza ondo ezagutu behar da lanean hasi aurretik.

Sektorean dugun esperientziari esker, merkatuko beharrizanetara egokitu gara. Inprimaketa-zerbitzua ez ezik, prozesu osoaz arduratu ahal gara, diseinutik hasi eta bukaerako entregaren logistika arte. Hortaz, zerbitzu integrala eskaintzen dugu, kirol-jantziak pertsonalizatzeko orduan dauden beharrizan guztiei erantzuteko. Jantzigintza-zerbitzua eta kirol-osagarrien hornidura ere bai. Gainera, kudeaketa egiteko antolamendu-ereduari esker, ekoizpen-ahalmen handia dugu.

Jantzigintza

Kirol-arropa zure koloreen arabera fabrikatzeko zerbitzua.

Kirol-osagarriak

Hainbat kirol egiteko osagarriak.

Manipulazio espezializatua

Zerbitzu integrala eskaintzen dugu arroparen manipulazioan.

Diseinua

Kirol-arropa diseinatzen edo egun duzun diseinua egokitzen laguntzen dizugu.

Inprimaketa

Esperientzia kirol-arropetan markaketa industriala egiten, bukatu gabeko jantzietan zein bukatuta daudenetan.