Serigrafia

Serigrafia munduan existitzen den markaketa-teknikarik zaharrenetako eta ezagunenetakoa da.

Estanpazio-teknika bat da; pantaila baten saretaren bitartez, aurretik tratatutako irudi bat transferitzean datza, tinta bidez gainazal jakin batean erreproduzitzeko. Arraspa baten laguntzarekin, tinta pasatzen da material berrira, aipatutako saretaren edo txantiloiaren bidez.

Teknika horren ezaugarri nagusia da moldakorrena dela tintaren, koloreen eta euskarrien erabilerari dagokienez. Gainera, primeran itsasten da, eta luze irauten du, euskarria ehuna, plastikoa, metala zein bestelakoa izan.

Prozesua, mekanismo ezberdinen laguntzaz, eskuzkoa edo automatikoa izan daiteke, eta bertan funtsezkoak dira serigrafoaren edo serigrafistaren esku-hartzea, esperientzia eta trebezia.

Serigrafia
Serigrafia