Moda
Ehungintzaren arloko hainbat hornitzaile handizkarirekin egiten dugu lan, denak kalitate gorenekoak, eta bildumetako jantzietako koloreen zerrenda dute, gure bezeroei eskaini ahal izateko. Besteak beste, ohikoak dira Stanley & Stella, Continental, Vela Canvas eta Kariban. Horrez gain, markek ekarritako ehunak ere onartzen ditugu.
Estanpazioari eta teknikaren aukeraketari dagokienez, kontuan hartu behar da horietako bakoitza nola itsasten den, ehundura, akabera eta ehun horrekin egingo den jantziaren helburua edo erabilera.
Markaketa-tekniketan, ingurumena kaltetzen ez duten tintak erabiltzen ditugu; horrek prozesuen balio-katea handitzen du, eta, beraz, jantziarena ere bai.
Zerbitzu integrala eskaintzen dugu jantziak pertsonalizatzeko eta horietan inprimatzeko:
- Aholkularitza, estanpazioa egiteko teknikarik egokiena aukeratze aldera.
- Etiketatze-zerbitzua.
- Hang-tag etiketa jarri, esekita edo itsatsita.
- Barra-kodea jarri
- Tolestu
- Poltsan sartu
- Paketatu, bezeroak agindutako moduan.
- Ekoizpen-ahalmen handia
Se trata de una técnica textil para dar a una imagen relieve sobre la camiseta, sudadera... tejido en general.
Estanpatzeko modu bat da; pantaila baten saretaren bitartez irudi bat transferitzean datza, ehunezko gainazal batean erreproduzitzeko.
Inprimaketa digitala zuzenean jantzian izeneko metodoarekin, DTG ere deitua, estanpazioa zuzenean ehunean egin daiteke, kolorez, fitxategi digitala erabiliz.
Bordatu industriala izeneko teknikan brodatzeko makina bat erabiltzen da; hala, orratzen laguntzaz, hariak pasatzen dira ehunaren alde batetik bestera.
Sublimazioa izeneko teknikarekin, paper berezi bateko tinta transferitzen da ehunera, beroa aplikatuz.