UVI inprimaketa digitala

UVI Inprimatze digitalaren prozedura inprimatze digitalaren atalean adierazitakoaren antzekoa da, baina prozesuaren zati batzuk ezberdinak dira.  

Ezaugarri nagusia da UV argitan jartzen direnean berehala lehortzen diren tintak erabiltzen direla.  Fenomeno horren ondorioz, bereizmen eta araztasun handiena lortzen da, materialak tinta gutxi xurgatzen du eta.


Lortzen den emaitzaren ezaugarriak dira bereizmen eta araztasun handiena eta kalitate eta iraupen handiko markaketa –eguzkiarekiko eta urarekiko jasankorra–.  Horrez gainera, berniz eta tinta zuriekin ere joka daiteke efektu deigarriagoak lortzeko. Inprimatze-aplikazio ugari ditu, besteak beste, aluminioa, zura, kristalak, metakrilatoak eta PVCa.