Laneko arropa

Gero eta ohikoagoa da laneko arropa markatzea, bai enpresa txikietan bai handietan. Profesionalak gero eta kontzienteagoak dira enpresaren identitatearen garrantziaz, beraz, ondo zaintzen dituzte beren “markaren” elementu grafiko nagusiak, haien artean koherenteak izan daitezen. Hori dela eta, kolore korporatiboak, tipografiak, ikonoak… berdinak dira paper-gauzetan, marketin digitalean eta langileen uniformeetan. Oso ohikoa da laneko arropan enpresaren logotipoa inprimatzea, izan ere, enpresaren identitatea jartzen da ikusgai, eta erraz identifikatzen da enpresa.

Jantzien ezaugarriak desberdinak izango dira enpresaren jarduera-esparruaren arabera. Hornitzaile handiekin lan egiten dugu, adibidez, Velilla, estatu-mailan liderra dena laneko arroparen arloan.

Ikusgarritasun handia

Laneko arropa ziurtatua, arrisku-egoeraren bat dagoenean soinean daramaten pertsonak ondo ikusteko diseinatuak.

Jantzi teknikoak

Ehun tekniko ziurtatuak, arriskua edo arriskuak prebenitzeko edo horietatik babesteko.

Industriako oinarrizkoak

Profesionalek erabiltzen dituzten jantzi arruntak.

Elikagaien industria

Europako araudiak elikagaien manipulazioaren eta hotzaren esparruan lan egiten duten profesionalei ezarritakoa betetzen duten ehunak.

Osasuna eta garbiketa

Uniformeak osasunaren arloko, kliniketako, garbiketa-zerbitzuko eta farmazietako profesionalentzat, besteak beste.

Ostalaritza

Sukaldean, jantokian, tabernan... erabiltzeko jantziak eta horien osagarriak.

Ekitaldiak

Egoera berezietan janzteko arropa.

Lan-jantzietarako osagarriak

Lan-jarduerarako identifikazioa edo ekipamenduak.