Laserra
Gainazalerantz zuzendutako laser-izpi baten bidez markatzeko teknika da, zuntz optikoa erabiliz. Gainazala "erreta" geratuko da, beraz, irudia (aurretik ordenagailuaren bidez bidalitakoa) markatuta geratuko da.
Laserraren ezaugarri nagusia da markaketaren iraunkortasuna; ez da ezabatzen, materialean sartu eta higatu egiten baitu. Markaketaren kolorea materialaren kolorea izango da, izan ere, teknika honek ez du tintarik erabiltzen.
Teknika honen emaitza bikaina da, bereizmen handiko irudi grabatua nahi den euskarrian. Izan ere, ia edozein materialetan aplika daiteke: egurra, metala, goma, pvc eta ehunak, adibidez.