Osasuna / Gizarte Zerbitzuak

Osasun publikoa eta pribatua zaintzeko zerbitzu, langile eta instalazioetarako lankidetza-aukera ugari ditugu.

Ospitale publiko eta pribatuetan, hirugarren adineko egoitzetan, kliniketan… informazioa emateko euskarriak, seinaleak, ehun inprimatuak, laneko jantziak eta lanpostuetako prebentzio-produktuak behar izaten dira. 

Komunikazio-euskarriei dagokienez: gel hidroalkoholikoen ontzietarako etiketa itsasgarriak, sarreretarako testudun plakak, sarbideetako seinaleak, ohar-errotuluak, aparatu medikoen jarraibide-orriak, funtzionamendu-panelak, azalpen-pegatinak, prebentzio-neurrien kartel adierazleak, gorde beharreko tarteak seinalatzeko lurreko biniloak… garai hauetan inoiz baino gehiago sendotu behar diren formatuak dira. Era askotako materialetan egiten ditugu inprimatze-lanak.

Gainera, kopuru industrialetan aurrez egindako ehun-piezen gainean serigrafiatu dezakegu ur-tintekin ospitaleetarako, egoitzetarako, garbitegietarako… 

Markaketarako aukera ematen duten material horiek alde batera utzita, babes-elementu pertsonalizagarriak ere baditugu, hala nola, behin baino gehiagotan erabiltzeko eta UNE 0065 Arauari jarraituz egindako maskara higienikoak, pantailak edo babes-betaurrekoak. Eta, orokorrean, COVID-19 gisa sailkatutako beste hainbat produktu, bai eta telelanerako gauzak ere.

Edozein euskarri edo materialen gainean, homologatuetan nahiz neurrira egindakoetan, egin beharreko markatze-lanak zentralizatu nahi dituzten antolakunde eta erakunde askorentzat laguntza bat izan gaitezke.