Serigrafia metakrilatoan
Metakrilatoa material termoplastikoa da, zurruna eta guztiz gardena.
Kalitate optiko ezin hobea du, eta hainbat produktu kimiko jasaten ditu. Ez da ez marratzen ez zaharkitzen, eta uhin ultramoreak jasaten ditu. Kolorerik gabeko bertsioa guztiz gardena da; argiaren % 92 pasatzen uzten du, pertsonalizatu egin daiteke, erraz manipulatzen da eta edozein forma eman ahal zaio, beroa erabiliz. Mekanikoki ere egin daiteke.
Material horrekin egindako elementu hauetan ere inprimatzen dugu: urnak, akuarioak, leihoak, erakustokiak, sariak, laborategiko materialak, museoetan jartzeko kartelak, hiri-altzariak, eraikuntzako elementuak eta abar.