Lan-eskaintza

Ostirala, Ekaina 12, 2026

Kontabilitate Teknikaria (Administrazio Saila)

Prest al zaude zure karrera profesionala ingurune dinamiko eta sortzaile batean bultzatzeko?

Kontabilitate Teknikaria (Administrazio Saila)

Nor gara eta zein izango da zure eginkizuna?

Serigaurren 30 urte baino gehiago daramatzagu Astigarragan kirol, moda, lan eta industria sektoreentzako produktuak sortzen nahiz inprimatzen. Gure Administrazio taldera batuko den pertsona bat bilatzen dugu; kontabilitate-kudeaketaz arduratuko dena, zuzendaritzari laguntza emango diona eta zenbakiak egunean mantenduko dituena, enpresaren osasun finantzarioa bermatuz.
 

Zer eskaintzen dugu?
 

  • Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 13:45era eta 14:30etik 16:30era. Ostiraletan lanaldi trinkoa 8:00etatik 15:00etara (20 minutuko atsedenaldiarekin).
  • Eguerdia: Enpresako jantokian bertan bazkaltzen da.
  • Hasierako prestakuntza: Lehenengo hilabeteetan, ordezkatuko duzun pertsonaren laguntza eta prestakuntza izango dituzu eskualdatze on bat bermatzeko. Gainera, gainerako lantaldearen etengabeko laguntza izango duzu.
  • Oporrak: Abuztuan 2 aste (33. astea eta hurrengoa).
  • Kontratu mota: Aldi baterakoa (Amatasun-ordezkapena).
  • Iraupena: 10 hilabete guztira, jarraitzeko aukerarekin.
  • Lanaldia: Osoa.
  • Lantaldea: Lankide gehiago dauden sail batean sartuko da. Sektorean esperientzia zabala duen lantalde dinamikoa da, lan-giro bikainarekin.
  • Laneratzea: Uztaila - abuztua aurreikusten da.

 

Zure funtzio nagusiak:

1. Kontabilitate-, zerga- eta analitika-kudeaketa

  • Kontabilitate-ziklo osoa: Itxierak gauzatzea, banku-kontziliazioak egitea eta kontu-idazpenak kontrolatzea.
  • Zerga-plangintza: Hiruhileko eta urteko zergak prestatzea eta aurkeztea, indarrean dagoen araudia aplikatuz.
  • Fakturazioa eta TicketBai: Prozesuak egungo araudira egokitzea, gure Arte Grafikoetako ERP espezifikoa erabiliz.

2. Zuzendaritzari laguntza

  • Reporting eta Dashboards: Hilabeteko finantza-txostenak eta aginte-koadroak sortzea, erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko.
  • Diruzaintza (Cash Flow): Kutxa-fluxuak kontrolatzea eta finantza-aurreikuspenak egitea.

3. Administrazio-kudeaketa eta prozesuen optimizazioa

  • Erosketak eta aurrekontuak: Ekoizpen-zirkuitu osoa gainbegiratzea eta gure bezero-zorroarentzako aurrekontuak kudeatzea.
  • Dokumentazioa: Barneko dokumentu-sistemaren automatizazioa eta antolaketa eraginkorra bermatzea.

 

Profilaren baldintzak:

  • Ikasketak: Unibertsitate Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Finantza eta Kontabilitatean, Goi Mailako Gradua Administrazio eta Finantzetan edo antzeko titulazioa, kontabilitate-oinarri sendoarekin.
  • Esperientzia: Oso positiboki baloratuko da kontabilitate- edo administrazio orokorreko lanpostuetan esperientzia izatea.
  • Hizkuntzak: Euskara oso garrantzitsua (elebiduna edo maila aurreratua). Ingelesaren ezagutza positiboki baloratuko da.
  • Informatika: Windows ingurunearen, barne-kudeaketako tresnen eta Excel-en erabilera aurreratuaren menderatzea.
  • Pertsona proaktibo, gogotsu, analisi-gaitasundun eta talde-lanean aritzea gogoko duena bilatzen dugu.

 

Gurekin lan egin nahi duzu?

Profilekin bat bazatoz eta erronka gogoko baduzu, zure CVa bidal diezagukezu helbide honetara:

administracion@serigaur.com

 

Gure beste lan batzuk ikusi nahi ez gero