Ekaitza elkartearentzako kamiseta tekniko pertsonalizatuak

Asteazkena, Uztaila 19, 2023

Aisialdirako arropa pertsonalizatua

Camisetas personalizadas para Pasajes

Ekaitza aisialdi taldeak kolore eta taila ezberdinetako kamiseta teknikoak eskatu dizkigu uda honetarako. Logoa daramaten kamiseta pertsonalizatu horiez gain, txano pertsonalizatuak dituzten jertseak ere enkargatu dizkigute, erdian estanpatutako irudi berarekin.

Nortzuk dira Ekaitza Gazte Taldea?

Ekaitza Trintxerpeko (Pasaia) haur eta gazte elkartea da. EKAITZA Gazte Taldea 1991-92 ikasturteaz geroztik inguruko haur eta gazteen heziketan aritzen da dohainik eta irabazi asmorik gabe. Borondatezko lana da.

  • Gazte taldeak udalerrirako aisialdiko jarduerak antolatzen ditu urte osoan, adinaren arabera. Aisialdiko jarduerak honako hauek dira:
  • Aste barruan zein asteburuetan jarduerak dituzte: zinema, paseoak, bizikidetzak...
  • Gainera, auzoko jaietan laguntzen dute, batez ere haur eta gazteentzako antolatutako ekintzetan: San Joan gaua, Inauteriak, Erregeen Kabalgata...
  • Udarako programazio bat ere badago: udaleku itxiak eta bigarrena uztaileko bigarren hamabostaldian eta abuztuko lehen astean egiten dena.
  • Gabonetan adin tarte horietaran ere udalekuak irekiak antolatzen dira.

Bere helburu nagusia herriko haur eta gazteei leku bat ematea da, diren bezalakoak izateko, maitatuak sentitzeko eta heldutasun prozesuan laguntzeko. Borondatezko lana egiten dute eta Trintxerpeko Errenteria kaleko 3. zenbakiko lokaletan egiten dute.

Iturria:

www.pasaia.eus/eu/gazteria-taldeak

www.ekaitzagaztetaldea.com

 

AURREKOA << Sudadera pertsonalizatua

HURRENGOA >> Ezkontzarako ohialezko poltsak

 

Camisetas personalizadas para Trintxerpe
Camisetas personalizadas para Trintxerpe
Camisetas para tiempo libre
Camisetas para tiempo libre

Gure beste lan batzuk ikusi nahi ez gero