10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.

Asteartea, Urria 16, 2018
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.

Duela 4 urte ospatu genuen gure 25. urteurrena. Hona hemen nola antolatu genituen ospakizunari lotutako ekintza guztiak:

  1. Xede-audientzia: Alde batetik, “jaia” antolatzea erabaki genuen, eta une horretan Serigaur-en lan egiten zuten edo aurretik lan egin zuten pertsona guztiak eta beren senideak gonbidatzea. Bestetik, erabaki genuen gure ohiko bezeroei oparia egitea.
  2. Egutegia: Xede-audientzia zehaztu ondoren, egitekoen plangintza egin genuen.
  3. Aurrekontua: Gutxi gorabeherako aurrekontua finkatu genuen arlo bakoitzean, eta aurreikusitako gastu guztien txostena prestatu genuen, gerora ezustekorik ez izateko.
  4. Webgunea: Erabaki genuen une egokia zela webgunea eguneratzeko. Webgune berria prest egon behar zen “ospakizun egunerako”.
  5. Sare sozialak: Gure presentzia areagotu genuen sare sozialetan. Horrez gain, bloga sortu genuen, bezeroei gure sektoreko edo enpresako nobedadeen berri emateko.
  6. Urteurrena ospatzeko kartela eta eslogana: Kartel berezia nahi genuen Serigaur-en ibilbidearen 25 urteak ospatzeko, hau da, gure sektorearen adierazlea izateaz gain, enpresaren modernizazioa eta bilakaera islatzen zuena. Emaitza ikaragarria izan zen, denoi gustatu zitzaigun, eta ideia bikaina izan zen 25 urte dioen zirkuluaren gainean txertatutako tinten ukitua.
  7. Enpresa sustatzeko ekintzak:

    Bestalde, liburuxka bat prestatu genuen, gure enpresak biltzen dituen 7 arloei buruzko informazioarekin.
    Eta zenbait roll-up ere bai, diseinatutako kartelarekin.

    • Urteurrena aprobetxatu genuen webgune berria argitaratzeko.
    • Halaber, oparitzeko produktuak prestatu genituen, enpresaren logotipoarekin eta 25. urteurrena ospatzeko kartelaren irudiarekin: kikarak, bolalumak, gutun-azalak, ehunezko poltsak, kamiseta teknikoak...
    • Horrez gain, 25. urteurrenaren irudia txertatu genuen sinadura digitaletan, papergintzako produktuetan eta abar.
  8. Ekitaldi nagusia:

    • Gonbidapenak inprimatu genituen 250 gramoko paperean, bazkarira gonbidatuta zeuden pertsonentzat. Gonbidapenean zehaztuta ageri ziren jatetxearen izena, helbidea, eguna eta ordua.
    • Ospakizun egunean roll-up kartelak jarri genituen jatetxearen sarreran.
    • Gainera, kartel horiek aprobetxatu genituen talde osoaren argazkia egiteko.
    • Bestalde, poltsak prestatu genituen enpresak prestatutako opariekin; gonbidatuek beren jarlekuan aurkitu zituzten opariok.
    • Horrez gain, paperezko poltsak ireki eta barruan zegoena komentatu ondoren (besteak beste, liburuxka berria zegoen, haiek ezagutzen ez zutena), enpresak webgune berria zuela iragarri genuen, eta lehen aldiz bloga sortu zuela.
    • Bestelako opariak ere prestatu genituen, adibidez, ardo-botilak, talasoterapiara joateko txartelak edo osasun eta ongizateko txartelak, eta zozketa egin.
    • Eta, bukatzeko, data grabatuta zuen bolaluma oparitu genien enpresako beteranoei, alegia, Serigaur-en ia-ia 25 urtez lan egin zutenei.
  9. Komunikabideak: Erreportajea argitaratu genuen Kilometroak Usurbil 2015 aldizkarian, gure enpresari eta serigrafiaren eta arte grafikoen sektoreari buruzko informazioa emateko, modu atsegin eta didaktikoan, argazkiak eta editatutako irudiak baliatuz. Halaber, erreportajea aprobetxatu genuen gure enpresako langileen taldeko argazkia argitaratzeko.
  10. Analisia: Dena bukatu ondoren, hartutako erabaki egokien eta hobetu litezkeen erabakien zerrenda egin genuen.

Hori izan da gure esperientzia Serigaur-en 25. urteurrenaren ospakizunean, eta horrela bizi izan dugu.

10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.
10 urrats enpresaren urteurrena ospatzeko.

Gure beste lan batzuk ikusi nahi ez gero